
Nolabait arkitekturarekin loturaren bat duten lanak hautatu zituen Angel Urangak Arkami Galeriako lehen erakusketa osatzeko.
Bere etapa ezberdinetako kuadroak nahasian erakutsi zituen erakusketan, ikuslearentzat ezagunak izan daitezkeen lekuak habiapuntzat hartuta bere ikerketa piktorikoaren prozesua aurrera eramanaz. Hortaz, hainbat paisaia, gehienetan urbano, ikus ditzakegu: hemen hurbiletik hasita (Zarauzko molla eta Donostiako Maria Cristina), New Yorkeko pasaia ezagunetaraino.
Katalogo digital honetan ikus dezakezue erakusketako lan bilduma osoa. KATALOGO DIGITALA