Skip to main content

Lehior Elorriaga: 2020 uztaila – abendua

By 17 urtarrila, 2022Erakusketak

Lehior Elorriagak bere lehenengo erakusketa jarri zuen Arkami Galerian. Argazkilaritza natura, lurra eta bizitza da artistarentzat, eta ildo horretatik, Euskal Herriko hainbat pasiaia ekarri zituen gurera, konfinamendu aurretik zein ostean ateratako argazki bilduma baten bidez. Gertu izan arren, ezagutzen ez ditugun txokoak erakustea izan zen helburuetako bat, bertan daukagunaz ere goza daitekeela gogoratuz.

Mendi eta itsasoez gain, animalien argazkiak ere ageri ziren erakusketan, beti ere bere ikuskera pertsonaletik. Horrezgain, pertsonak ere ikus genitzakeen lan batzuetan, baina nahiko tamaina txikian, urrutitik begiratuta, naturak duen handitasunean gizakia txiki erakutsiaz, naturaren aurrean daukagun kokapena birpentsatzera bultzatzeko nahiarekin.

Katalogo digital honetan ikus dezakezue erakusketako lan bilduma osoa. KATALOGO DIGITALA

This site is registered on wpml.org as a development site.