Arkami Galeriak (Kale Nagusia, 32, Zarautz) Elena Odriozola ilustratzaile donostiarraren erakusketa jaso zuen 2020ko neguan, Lehiorren argazkiei erreleboa hartuaz.
Elenak, bere ibilaldian zehar egindako hainbat ilustraziorekin osatu zuen erakusketa, irudi original nahiz erreprografiekin. Bere ilustrazioak oso era pertsonalean eginak dira, pertsonaiek sentiberatasun, samurtasun eta inozentzia kutsua dutelarik; ikuslearengan sentimendu ezberdinak sortzea bilatuz.
Horrezgain, bere azken ilustrazioak jasotzen dituen liburua ere ekarri nahi zuen erakusketara: Etxean barrena, Gustavo Puertarekin elkarlanean sortua. Irakurlea sentimenduen inguruan hausnartzera bultzatzeko “jolas” gisan sortzen da liburua, Elenaren marrazkiek kontatzen duten istorioa eta Gustavoren testu filosofikoak nahastuz.
Katalogo digital honetan ikus dezakezue erakusketako lan bilduma osoa. KATALOGO DIGITALA