Iñaki Astiazaranek bere lanak erakutsi zituen Arkami galerian udaberrian zehar. “Marrak eta disparateak” izendatu zuen erakusketa artista zarauztarrak. Erakusketak, hiru serie ezberdinetako ale batzuk biltzen ditu, pintura eta eskultura konbinatuaz.
Eskulturak, zarauzko hondartzan topatutako materialekin eginak dira, eta pertsona naiz animaliak irudikatzen dituzte. Pinturak berriz, fase ezberdinetan egindakoak dira, erabilitako koloreen paletak bereizten dituelarik besteak beste, batzuk grisen eskalaren barruan sartutakoak dira eta besteak barriz, artistak Marokora egindako bidaia inspirazio iturri hartzen dutenak; koloretsuagoak.
Katalogo digital honetan ikus dezakezue erakusketako lan bilduma osoa. KATALOGO DIGITALA