
Arkami Galeriak bertako artistekin elkarlanean jarraituz, Angel Uranga margolariaren “Zarauzko molla” izeneko erakusketa jarri zuen martxan 2021eko udan.
Portuko gaia baliatu zuen artistak bere ikerketa piktorikoaren lau etapak modu laburrean adierazteko: Ikus-elementuak, testura, espazioa eta bolumena (1980-1990); Ibilbidea (1990-2000); Prozesua (2000-2010); Konposizioa (2010-2020). Gai baten inguruan komunikazio bisual piktorikoaren lau alderdiri helduz.
Katalogo digital honetan ikus dezakezue erakusketako lan bilduma osoa. KATALOGO DIGITALA