2022ko apiriletik ekainera bitartean Amaia Torresen erakusketa izan genuen Arkami galerian. Tintaz egindako ilustrazioen bidez bertako arkitekturi buruz gogoeta egitera bultzatu nahi izan zuen ikuslea, hiriaren forma eta apaindurak xehetasunez begiratzera eramanaz.
Kolorerik gabeko laminak izateak lagundu egiten du xehetasun horiei arreta jartzen, arkitekturak berak, materialek, testurak eta denboraren eraginak berak ere garrantzi gehiago hartzen dutelarik. Era honetan, egunerokotasunean oharkabe geratzen zaizkigun lekuak begiratuarazteko lehio bat irekitzera bideratzen gintuen. Ikusi hemen KATALOGO DIGITALA
Galeria
Kale Nagusia 32, 20800 Zarautz, Gipuzkoa