Skip to main content

IÑIGO MANTEROLA: 2022 ekainetik urriara

By 18 urtarrila, 20232 otsaila, 2023Erakusketak
Iñigo Manterola erakusketa Arkami arte galeria pintura escultura contemporanea

2022ko udan Iñigo Manterola margolari eta eskultorearen lanak izan genituen ikusgai Arkami Galerian. Jarritako lanen artean “Tránsitos” seriea aurki zenezaketen, artistaren proposamen berria. Manterolaren hitzetan bi diziplinen artean ibiltzeak, margolaritza eta eskulturaren artean, elkar aberasten laguntzen dio. Tránsito hitzak bere sormen prozesuari egiten dio erreferentzia, artistak bere obrak sortzeko aurrera eta atzera egiteari, eta sentitzen duen aldaketaren beharrari hain zuzen ere.

Horrezgain, “Toldo” eta “Paseos por el soporte” serieen margolan eta eskulturak ere erakutsi zituen erakusketa honetan. Hemen ikus dezakezue KATALOGO DIGITALA

 

This site is registered on wpml.org as a development site.