Skip to main content

MARENA GARCIA: 2022 urriatik abendura

By 18 urtarrila, 20232 otsaila, 2023Erakusketak, Uncategorized
Marena pintura erakusketa Arkami galeria Zarautz

2022ko urrian Arkami galeriak Marena Garciaren “Harri metaketak” erakusketa jarri zuen martxan. Marena Kanariar Uharteetan jaio eta hazi zen, pasaia bolkanikoarekin lotuta, beti izan du konexio intimo eta pertsonala inguruneko paisaia idor, basati eta bakartiarekin. Indar naturalek eraikuntza geologikorako material gisa jarri zutena, ehundura eta kolore bihurtzen du Marenak bere lan plastikoan.

“Harri metaketak” erakusketan 8 margolan ikus zitezkeen, sumendien edertasun idorrak modelatutako paisaiak agerrarazten direlarik: Laba-ohantzeetatik, etsaitasunezko lur soil eta zimurtsuak, inolako landaretzarik gabeak, materia sortu eta kontzentratzen duten indar magmatikoetaraino. Artista kanariarrak sumendiaren horizontearen edertasun basatia isladatzen du zurezko bastidoreetan, testuraz betetako paisaietan. Bere teknika piktorikoan, beste material batzuez gain, hareak erabiltzen ditu gehienbat, bere pigmentu naturalak sortuaz, lurra, errautsak, buztinak edo ikatza erabiliz. Inguruarekiko begirada minimalista eta intimoa du. Hiru dimentsioko ezaugarriek obra paisaia-pintura bat baino gehiago izatea ahalbidetzen dute: bertako sentsazioak adierazi nahi ditu, emozio bizi bat gogora ekarriaz, paisaia emozional bat sortuaz. Ikusi hemen KATALOGO DIGITALA

This site is registered on wpml.org as a development site.