Skip to main content

AMARENAK: 2022 abendua – 2023 martxoa

By 2 otsaila, 2023Erakusketak
Amarenak Arkami moda diseinu erakusketa Elkano arte galeria Zarautz Gipuzkoa Getaria

Amarenak moda diseinu markaren Elkano bilduma daukagu Arkami galerian neguko denboraldian zehar.

Amarenak Donostian kokatutako euskal moda-diseinu estudio bat da, euskal kulturari eta bertako ehun-ondareari lotutako diseinuak egiten dituena. Jantzi eta elementu tradizionalak berreskuratzen aritu da azken urteetan, moderan balio unibertsal eta atenporala aurkitu nahian. Hurbileko produzkio baten bidez eta oihal naturalak erabiliz, ale mugatuz osaturiko kolekzioak plazaratu ohi ditu.

Bere azken bildumarako inspirazioa, Elkanoren 1522ko mundu biran eta garai hartako itsas-lanbideetan aurkitu du; hala nola, marinel, arrantzale, arrain-saltzaile eta saraegileetan.

Arkamik bilduma hori erakutsi nahi izan du, Amarenaken eskutik bildumaren atzean ezkutatzen den lanketa eta diseinu prozesua ikusaraziz. Jarraian erakusketako katalogo digitala daukazue ikusgai KATALOGO DIGITALA

This site is registered on wpml.org as a development site.