Skip to main content

JURGI OLAIZOLA, “TXILI”, 2023 martxoa – ekaina

By 11 maiatza, 2023Erakusketak
Erakusketa exposicon Jurgi Olaziola Txili galeria arte Arkami
Ez eduki sexurik artelanak ulertu egin behar direla diotenekin.
 
Artea leiho da. 
 
Gehienetan ez dago ezer ulertu beharrik. 
 
Zer ikusten duzu hor? Zer pizten dizu? 
 
Artelanean ikusi nahi duzuna ikusten baita. Horixe da Jurgi Olaizolak okrez, beltzez, doratuz edo zuri zikinez iradokita proposatzen dizuna. Ireki leihoa: artistaren eskuari, honek oihalean landutako zimur, erliebe edota formei erreparatu, kolore talkari eskaini arreta. 
 
Zure begiradan dago artea.
 
Ireki leihoa: 
zer ikusten duzu? Zer pizten dizu?
 
Ireki leihoa eta utzi zure begiei jolasten.
Jon Bentio Aranberri, idazlea
Ikusi jarraian Jurgi Olaizola “Txili”-ren erakusketako KATALOGO DIGITALA
This site is registered on wpml.org as a development site.