Skip to main content

CRUZ ITUARTE, 2023 ekaina-iraila

By 28 ekaina, 2023Erakusketak
Erakusketa, exposición, escultura, Arkami, galeria, de, arte,

Udako denboraldian Cruz Ituarte, artista ondarrutarraren “Pentsamendu bihurrituak” erakusketa ikusteko aukera izango duzue Arkamin.

Pandemiak eragin handia izan zuen gizartearengan; Cruz Ituartren kasuan, beste hainbatenenan bezala, bere bizitza erabat aldatzeraino.

Garai horretan piztutako sentimenduetatik hasi zen erakusketan ikus ditzakezuen lanak sortzen; bere beldur, tristura eta bakardade momentuak kanporatu eta lantzeko tresna gisan erabiliz; pieza amaitzean bertan giltzaperaturik utzi arte.

Hortaz, piezak egitea bera transformazio prozesu bikoitza dela esan daiteke, alde batetik egurra bera eraldatzen du, goxotasunez kurbatuz eta bestetik, lanketa prozesuaren baitan barruan dauzkan sentimendu gogorrenak esperientzi zoragarri batean bilakatzen ditu.

Pieza bakoitza egurrak eskatzen dionari jarraiki sortzen du artistak, bozeto edo marrazkirik egin gabe. Lehenengo, listoia hartu eta alde batera eta bestera bihurritzen du, mugimenduaren bidez zuraren mugak topatuz. Prozesu honetan ari dela hasten da pieza bere zentzua edo izatea hartzen, betiere eskulan honen baitan.

Bihurritu horiek bata bestearekin kolatzen diru gogortasuna eta estabiliziazioa bilatuz, azkenean dena lijatu eta barnizatuz pieza bukatutzat ematen den arte.

Jarraian ikus dezakezue erakusketaren katalogo digitala: KATALOGO DIGITALA, CRUZ ITUARTE

This site is registered on wpml.org as a development site.