
Erakusketa berria jarri dugu Arkami galerian udazken honetarako. Yohana Soldevilla Agorreta margolari nafarraren obrak izango ditugu ikusgai urtarril bitartean.
Momentua harrapatzen abilezia berezia du Vianako margolariak, trebetasun eta indar berezia pintzelkada bakoitzean, konposiziorik ohikoenari ere ikuspegi berri bat eskaintzeko gaitasuna.
“Nire margolanak leihoak dira.”
“Margolana islada berantiar bat da, interpretazioa desira bihurtzen dudan lehengaia delarik.”
Yohanak teknika purua lantzen du, oleo pinturek eskaintzen duten kolore paleta garbia erabiliz. Margoak bideratzen du prozesua, “in prontis”. Berezko eran.
Aukeratutako gaiak hainbat urtarotako paisaiak dira (soroak, ibaiak, kaleak, moilak, panoramikak, hiri-elementuak…) eta hauek pintatzeko momentuan gozatzen du gehien, eguraldi txarrari aurre egin behar ez dionean.
Argia harrapatu, jaso eta kolore bihurtuz. Leku bakoitzaren esentziaz betetako konposizio ausartak sortuz.
Momentua bera harrapatzeko gaitasun freskoa eta oharkabean pasatzen dena ikusgai jartzeko gaitasuna dira bere obraren bi aldagai aipagarrienak.