Skip to main content

LILIANA RUBIO, 2024 ekaina – iraila

By 19 uztaila, 2024Erakusketak
Exposición de cuadros y esculturas de cerámica de Liliana Rubio en la galeria de arte Arkami en Zarautz Gipuzkoa

FIGURATIBOA ETA ABSTRAKTUA

Figuratiboa eta abstraktuaren artean, paisaiaren alde ekulturala eta labarren arkitekturaren geometriaren artean, itsas-labarren eta arkitekturaren artean.

Liliana Rubioren erakusketan zeramikazko kuadro nahiz eskulturak ikus ditzakezue, hainbat serietan banatuta.

FLYSCH serieak, euskal kultura eta herriari dion mirespena erakusten du. Labarrekin lan egitean, hauek osatzen dituen formak ezagutzen dira; haien ertzak, testurak, ingurua eta higaduraren ondorioa.

ARKITEKTURA Seriea Bilboko Guggenheim Museoaren arkitekturan inspiratutako pitxar bilduma gisa hasi zen. Taldeka erakusteko eta haien artean sortzen dituzten itzalak eta islak deskubritzeko egokiak dira, eskultura multzo bat osatzen dutelarik. Gero eskulturak etorri ziren, pitxarren eboluzio bat bezala.

Forma geometrikoak (karratua, urrezko proportzioa, etab.) euskarri eta marko dira forma organiko, konplexu, irregular eta asimetrikoetarako.

Zuri-beltzeko bi KUBOAK, forma puru gisa, lau zatitan banatzen dira, eta irekitzean bakarrik islatuko dira bi serie horiek. Dekorazio-objektu batean irudikatzeko eta sintetizatzeko modu bat, figuratiboaren eta abstraktuaren arteko joan-etorria.

KATALOGO DIGITALA, LILIANA RUBIO

This site is registered on wpml.org as a development site.