ITSAS GERUZAK
Argazki serie honen bitartez, portuko esentziarekin bat egiten dugu, herri baten nortasunarekin eta era berean, esperientzia bisual eta abstraktu baterako atea zabaltzen zaigu.
Artelan hauetan, iraganak sortzen dituen lerro, kolore, textura eta formez gozatuko dugu, eta bide horretan, ezkutuan dagoen gure identatearekin bat egingo dugu, xehetasun sutilen bitartez.
Hor daude, begi-bistan, txalupa, gurdi, arraun eta portuko hormetan. Oharkabean diraute baina kameraren klik bati esker, artelan bilakatzen dira.
“Art trouve” modalitate artiskoaren barnean sar genezake lan hau. Frantsezezko termino honek,“topatutako artea” adierazi nahi du eta egunerokotasunean topatzen ditugun objektu arrunt eta ohikoei balore artistiko bat ematean datza.
Mundu txundigarrieta enigmatiko batean murgiltzeko gonbitea egiten dizuet. Bertan, Getariako portuko xehetasunik sotil eta harrigarrienak berpizten dira argazkilaritza makroaren bitartez.
Ikusi hemen erakusketaren KATALOGO DIGITALA