Bermeotarra izanik, Nerea itsasoz inguratuta bizi izan da beti, hortaz, bere zainetatik kresala dariola esan daiteke.
Bere aita, aitonak, birraitonak… arrantzaleak izan ziren eta era berean, berea ama, amamak eta birramonak… neskatilak eta sareginak. Hortaz, mundu honen gordintasuna, sufrimendua, bakardadea… bizi izan ditu urte askotan zehar, eta hori erakutsi nahi izan du erakusketan ikusgai izango dituzuen artelanetan.
Hortaz, artelanetako protagonistak, itsasoaren haizeak eta lan gogorrak ximurtutako aurpegiak dira gehienetan, denboraren iragana harro erakusten duten begiradak, dotoretasun eta duintasunez. Era berean, itsasoan aurki ditzakegun gainontzeko protagonistak ere erakutsi nahi izn ditu: surflariak, arrainak, paisaiak….
Artistaren koadro gehienak, erabiltzen duen kolore nahasketak egiten ditu berezi, kolore ilun eta biziak uztartzen sortzen den kontraste zirraragarriak hain zuzen ere. Teknika horren bidez, zaharra eta berria koadro batean batzen saiatzen da Nerea. Izan ere, erakusketarekin toki eta garai ezberdinetara salto egitera gonbidatu nahi gaitu.
Ikusi hemen erakusketako KATALOGO DIGITALA