Amaia Torres Piñeiro

Hondarribian 1989.urtean jaioa. Arkitektura ikasketak burutu nituen 2016-an lizentziaturik, eta estudio propioa sortu nuen 2017-an. Bi urte ondoren ilustrazio zientifikoan graduatu nintzen, ohorezko matrikularekin.

Ilustrazio lanei dagokienez, ikerketa zientifiko eta aztarnategi arkeologiko/paleontologiko arloen dibulgaziorako sortu eta argitaratu ditut, artikulu zientifiko eta museoetan ikusgai daudelarik. Bestetik, arkitektura eta erretratu artelanak egin eta plazaratu izan ditut hainbat erakustokitan.
Nire artelanak ulermen eta analisi prozesu baten emaitza dira, eta hauek modu fin eta xehean garatzea bilatzen dut. Sintesian, arkitektura eta ilustrazio arloen uztartzea, prozesuan erabilitako tresnen balioa azpimarratuz.

Angel Uranga Gonzalez

Zarautzen 1961. Urtean jaioa. Arte Eder ikasketak burutu nituen 1984an eta hamar urteren buruan Euskal Herriko Unibertistatean dokturatu nitzen “Analisis y experimentación de la incompatibilidad de medios en una práctica pictórica específica” (Cum Laude) tesiarekin.

Egindako lanak hainbat galeriatan izan ditut ikusgai: New York, Toronto, Miami, Mónaco, Hannover, Strasbourg, Brüssel, Lausanne, eta Barcelonan besteak beste.

Nire pinturaren ezaugarri diren testurak ikerketarako erabili izan ohi ditut: irudimenezko espazio eta bolumenen gainean, bidea eta prozesua erakusteko eta gaur egun, konposaketa aztertzeko. Finean, koadroak lenguaien eta sormen prozesuen problematikaren ikerketarako baliatu ditut.

Iñigo Manterola Ondarra

Orion 1973an jaioa. Haurtzarotik dakart margolaritza eta marrazkilaritzarekiko interesa eta bide horretatik Arte Ederretan lizentziatu nintzen 1998an Eukal Herriko Unibertsitatean.

Hainbat erakusketatan hartu dut parte: Donostia, Gasteiz, Iruña, Bilbo, València, Sevilla, Madirid, Barcelona, Biarritz, Ciudad de México, Oporto eta Abu Dabin besteak beste.

Arrantzale familian hezia izanik, laster zuzendu nuen arreta itsas ingurura, arrantzaleen eta portuen egunerokotasuna eta mugimendua nire lehen pinturen gai nagusi bihurtuz. Gaur egun ere hala jarraitzen dut, noizbehinka jakinminak mugimendua, espazioa eta bestelako gaiak ezagutzera bultzatzen nauen arren, hauen inguruko ariketa bereziak sortuz eta figuraziotik urrunduz.

Eskultura ere landu dut, egindako lan bakoitza pieza bakar eta parerik gabeko bat bilakatuz eta material ezberdinak erabiliz: burdina, altzairua, kobrea, nylon-a, resinak etab.

Ibilbide berria pausuz pausu eta aurrentza eraikitzeko asmoz, nire esperientzia pertsonal eta artistikoaz baliatzen naiz, bi hauek elkarlanean jarriz, bata bestearen islada bihurtuz.

Mireia Lizundia Eizagirre

1999 urtean jaiotako zarauztarra eta 2021ean Arte Ederretan graduatu naiz Euskal Herriko Unibertsitatean.

Zarautzen antolatu diren bi erakusketa kolektibotan hartu dut parte nire lanekin.

Arte ederretako ikasle izan naizen urte hauetan, pinturaren eremuan mugitu naiz gehienbat, nahiz eta grabatuaren munduarekiko ere interes handia izan dudan.

Nire margoetan, orbanaren, ehunduren eta elementuen dekonstrukzioaren inguruko ikerketa pertsonal bat adierazten da, atmosfera inguratzaile bat iradokotzen duen estilo baten bidez.

Arte munduan sakontzen eta honen inguruan geroz eta gehiago ikasten ari naizen heinean sortzen zaizkidan galdera, planteamendu eta zalantzak argitzeko asmoarekin egiten ditut nire lan eta ikerketak, nolabait arteak munduari eskaini diezaiokeena ezagutarazteko.

Jurgi Olaizola Gabirondo “Txili”

1981ean Zarautzen jaioa. Arte Ederretan lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean.

Irakasle nabil Plastika eta Ikus-entzunezko arloetan Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan.Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu eta banakako zenbaitetan izan ditut ikusgai grabatu, ilustrazio eta margolanak. Azken erakusketa kolektiboa “Lamiak eta Lloronak” izan da 2021ean. Banakako azkena 2016an egin nuen; “Itzal erratuen musika”.

Ilustrazioa, grabatua, eskultura eta expresionismo figuratiboa landu ondoren, azken urteotako lana bolumen eta ehunduren experimentazioan oinarritu dut. Margolanen izaera materikoak konposaketa zein kolorearekin sortutako elkarrizketa ikertuz aritu naiz. Eskuratutako ezagutza hauekin jolastuz ondutako emaitza dira lanak. Materiaren forma iradokitzaileen gainean eraikitako bidea.

Lehior Elorriaga Azpitarte

Zaldibar 1981. Baserrian jaioa eta hazia. Txikitatik baserri-giroan, herrian, mendian… naturarekin eta animaliekin izan dudan kontaktuak, eragin handia izan du nire bizitzan eta nola ez nire argazkietan. Albaitaritza ikasi nuen.

Baina umetatik argazki kamera eskuan darabilt eta denborarekin afizioa eta ofizioa, ofizioa eta afizioa nahastuz joan dira argazkilaritza nire ogibide egiteraino.

Nire argazkilaritzan bi estilo desberdin ikusi ahal dituzue. Batean, pertsonak oinarri eta bestean, natura.

Errepikatuko ez diren momentuak bilatzea, moldatzea, sortzea, probokatzea… gustatzen zait. Argitasun naturalarekin jolastuz, bizipenak, emozioak,  sentipenak…harrapatzea!

Egunsentiko eta iluntzeko argitasuna dira gustokoen ditudanak eta nire argazki gehienei kolore naranja ematen dietenak.

Nire argazkietan, nire begiradatik, munduari begiratzeko modu bat ikusiko duzue.

Marena García

Tenerifen 1985ean jaioa. Ikusmen bidezko komunikazioak gustuko nituela eta, diseinu grafikoa ikasi nuen ESDAP Llotjan, Arte eta Diseinuko Goi Eskolan, Bartzelonan.

Paisaia bolkanikoarekin lotuta, lotura intimo eta pertsonala izan dut beti testura idorrezko paisaia, basati eta bakartiarekin. Paisaiarekiko sentitzen nuen ezinegonak hainbat bidaia egitera eraman ninduen, argazkigintzaren bidez natura arakatuz ikuspegi makro batetik, materialen barruan sartuz. Bide honetatik jarraiki, era autodidakta eta pertsonal batean, material naturalekin esperimentatzen hasi nintzen arte, pigmentu organikoak sortuz eta neure proiektu artistikoa garatuz.

Nire lana paisaiaren biluztasunarekin lotuta dago, harea eta pigmentu naturalak, buztinak, harriak, errautsak eta lohia erabiltzeagatik bereizten da, baita obrari hirudimentsionaltasun handiagoa ematen dioten zementua, paperak edo oihalak bezalako materialen etengabeko esperimentazioagatik ere.

Testurarekiko leial, formatu handiko zurezko bastidoreeak erabiltzen ditut, introspekziorako euskarri baliagarri gisa. Paisaiaren, sentsazioen eta ingurunearekiko harremanen sintetizazioaren bidez, paisaia emozionala sortzen aritzen naiz.

Cruz Ituarte Irueta

Ondarroan 1968-an jaioa. 1986an aroztegi batean lanean hasi nintzen, nire aititaren pausuak jarraiki, nahiz eta hasieran ez zen bokaziozko erabaki bat izan.

Egurrarekin hainbat urtez lanean jardun ondoren, zerbait berria egiteko gogoa piztu zitzaidan eta, senari jarraiki egurrarekin jolasean eta dantzan hasi nintzen.

Gizakia eta naturaren arteko harreman horretan, zuhaitzek garrantzia handia dutela iruditzen zait, zor haundi bat daukagula pentsatzeraino. Horregatik, etxeetako lur, ate eta armairuetatik haratago, zuhaitzak gizartera eta gure egunerokotasunera hurbiltzeko nahiak bultzatu nau lan hauek sortzera.

Yohana Soldevilla Agorreta

1982an Vianan jaioa, Nafarroan. Logroñoko Arte Eskolan jaso nituen ezagutza akademikoak, baina Paco Hidalgo eta José Antonio Aguado margolariak izan ditut arte honetan maisu. Betidanik aritu naiz arte plastikoetan lanean, 9 urterekin Hidalgoren tailerrera joaten hasi nintzenetik. Azken urteetan sari nahiz aipamen ugari jasotzeko ohorea izan dut.

Teknika purua lantzen dut, oleo pinturek eskaintzen duten kolore paleta garbia erabiliz. Margoak bideratzen du prozesua, “in prontis”. Berezko eran.

Momentua bera harrapatzeko freskotasuna, eta oharkabean pasatzen dena ikusgai jartzeko gaitasuna dira nire obraren bi aldagai aipagarrienak. Argia harrapatu, jaso eta kolore bihurtuz; leku bakoitzaren esentziaz betetako konposizio ausartak sortzen aritzen naiz nire lanetan.

Iñaki Arrillaga Iñarra

1952an Orion jaioa, Gipuzkoan. Betidanik marrazketa eta artearekiko zaletasuna izan arren jubilatu ondoren heldu diot “afizio” honi bete betean, duela 10 urte pasatxo. Beti aritu naiz artearekin lotutako zerbaitetan, marrazten, margotzen, sorkuntzan …

Maestria industrial ikasketak egina, aparejadore izan nahi eta laguntzaile aritu nintzen eraikuntza enpresa batean. Ondoren motor erreduktoreak saltzen jardun behar izan nuen bizitza aurrera ateratzeko. Arrauna izan dut beste pasioa, arraunlaria eta zuzendaritzako kidea ere izan naiz Orioko arraun elkartean.

Baina arterako denbora jubilatu ondoren topatu dut. Pandemia garaian ere izugarri ikasi nuen. Pasioz dihardudala esango nuke, sortuz eta experimentatuz, ikasiz. 2019 an hasi zenetik urtero egin dut erakusketaren bat (pandemia urtean izan ezik).